top of page
GRAZIA

​

 

JAINKOA EZ DA INOIZ URRUN EGON. Jainkoak guk gure buruaz ulertzen duguna baino hobeto ezagutzen gaitu. Jainkoak beti jakin izan du gizakiak egiten duenaren zergatia. Biblian Jainkoak urraturik dagoen iparrorratz batekin goazela ikusten du. Guk hartutako erabakien ondorioz guri eta gure ingurukoei eragiten dien minak Jainkoa atsekabetzen du. Bizitzaren ikuspegi hain baxua normaltzat hartzea da Jainkoa atsekabetzen duena.

​

Jainkoak, sortuak izan ginen helburua gure kabuz lortzea ezinezkoa dela agertzen du. Gu, maitasun perfektua edukitzeko, guztiz onak izateko eta Jainkoarengan guztiz maiteminduta egoteko sortuak izan ginen. Honetan porrot egin dugu eta gutako inork nahiz eta saiakera egin ezin izango du horrelakoa izan. Jaiotzatik inork ezin du ezer egin beraien bihotza aldatu eta bekatuak egiteaz uzteko. Guk gure kabuz inoiz ezin izango dugu gelditu eta ezta gure bihotzetatik bekatua garbitu ere. Naturalki hemen lurrean, Jainkoarengandik banatuak gaude eta betirako eternitatean. Jainkoak hori jakin bazekien, eta baita ITXAROPENIK GABE GEUNDELA ERE.

​

Jainkoak zerbait egitea erabaki zuen. Jainkoak guk egin ezin genezakeena egitea erabaki zuen. Jainkoak, etorri eta salbamena ematea erabaki zuen. Bibliaren hasierak (Itun Zaharrak), Jainkoaren etorrerari buruz hitz egiten du non mundu guztia salbatuko zuen Jainkoa berbera zen Salbatzaile baten bitartez. Jesus etorri zenean Itun Zaharrean hitzeman zuen guztia bete zuen. Jesusek sufrimendua eta heriotza jasango zuen gu guztien bekatuak barkatzearren (Isaias 53). Jesusek Espiritu Santuaren bitartez bihotz-berrituko gintuen (Jeremias 31). Salbamenaren bitartez Jesusek gure arimak asetuko zituen eta Jainkoarekin bakea eta atsedena emango zigun (Isaias 55). Jesusek salbamenaren mezua eta itxaropena mundu guztian zehar banatuko zuen (Hasiera 12:2, Mateo 28:16-20). Jesus berriro etorriko zen eta mundu guztiz berri bat hasiko zuen, justizia, bakea eta betirako bizitzaz beterik (Isaias 25:8, Isaias 11:1-9). Jainkoak ematen dituen promesak eta grazia jasotzeko FEDEZ BETERIK JAINKOAK SALBATU GAITZAN ESKATZEA DA egin behar dugun gauza bakarra (Efesoarrei 2:1-10). Fede honek gure bizitza den bezala ikusaraziko digu, baita Jainkoarengan egin dugun bekatua eta Jesusengana jo behar dugula sendatu eta salbamena lortzeko. ATE HAU JOTZEN duten guztientzat Jesusek atea ireki eta maitasuna azaltzearen promesa ematen du.

​

G. Ba al zenekien Jainkoak zugan dagoen okerrena jakinda ere, zu berriro maitatua eta betirako barkatua izatearren hiltzerainoko sufrimendua aukeratu zuela?

 

G. Arraroa al da Bibliako Jainkoak zintzotasuna eta erlazio bat nahi izatea, erlijio eta betebeharren ordez?

​

​

​

ZURE PENTSAMENDUAK ENTZUTEA GUSTUKO GENUKE. ESAGUZU ZER PENTSATZEN DUZUN EDOTA GALDERARIK BADUZUN.

Success! Message received.

bottom of page