GALBIDERATZEA
​
Hasieraren 3 kapituluan istorioaren aldaketa ikusten dugu. Gizakiak gezur bat sinisteko engainatuak izan ziren. Gezur hau sinisteak lehendabiziko gizakiak Jainkoarenganako konfiantzaren galera eta berarengandik urruntzea bultzatu zuen eta bizitzaren oinarrizko galderei erantzunak bilatzen saiatu ziren, hala nola, identitatea, nahia eta bihotza. Jainkoarengandik urrun egotea erabaki zuten unetik aurrera lotsa, mina, zauriak, bidegabekeria, zailtasunak, harrokeria eta gaiztakeria sartu ziren munduan. Honi bekatua deitzen zaio. Aurrera jotzea erabaki genuen, baina itsu geunden eta noraezean ibili ginen zauri eta nahasmenaren artean. Bide txarretik aurrera egin genuen. HARROPUTZAK BIHURTU GINEN, NAHIZ ETA BESTEEI ON EGIN, AZKEN FINEAN GU ONDO SENTITZEKO BAKARRIK EGITEN GENUEN. Moralitatea edo erlijioa bilatu bagenuen ere, guretzako bedeinkapena irabazteko egiten genuen, inoiz ez genuen Jainkoarengan interesik izan. Plazeraren atzetik gabiltza baina geroz eta gehiago nahi dugu, sakonagoa den zerbait, mundu honetan ezerk eman ezin digun zerbait. Inolako heziketak, osasunak, botereak, obra erlijiosoak, erosotasunak, autodeterminazioak edota ugaritasunak ere ez luke gure bihotzak bekaturantz duen joera aldatuko. Jaiotzatik Jainkoa nor den, gu nor garen edota bizitzaren helburu eta natura zein den ez dakigu. Galdera hauek erantzuten saiatzen garenean, aukera asko ditugu baino ez erantzun zehatzik. (Hasiera 3, Isaias 59, Erromatarrei 1, Efesoarrei 2)
​
G. Zintzotasun guztiz, benetan bakean al zaude?
G. Jainkoa benetan urrun sentitzen al duzu?
​
​
GALBIDERATZEA LABURBILDUZ: Bibliako istorioen bitartez mundua horrela izatearen zergatia eta gure bihotzak zerbait gehiagorako irrika izatearen arrazoia ulertzeko testuinguru bat dugu. Galbideratze honek itxaropena ematen hasten zaigu, arazoa eta bere sustraia identifikaturik badugu konponbidea bilatzen has gaitezkeela adierazten hasten zaigulako.